SANTA MARIA KATEDRALA
Gaur, abenduaren 15ean, Luis
Elejalde - Rogelia de Álvaro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok Santa
Maria katedralera joan gara bisita gidatua egitera.Bederatzi eta erdietan Brullerias enparantzan geunden bisitari hasiera emateko. Han argazki bat atera dugu Ken Folletten eskulturarekin. Katedralean Cuchilleria kaletik sartu gara, eta bisita-gidariak maketa batzuen laguntzaz Gasteizen sorrerari buruz azalpenak eman dizkigu. Azalpenak entzun ondoren ibilbidearekin hasi gara. Lehena, Katedralaren zimenduak nola daude eraikita ikusi ahal izan dugu. Hemen ere zenbait hilobiren erreprodukzioa ikusi dugu. Gero eskailera batetik aldarera igo gara. Bere oinplanoa gurutze latindarra da eta aldarea ekialderantz zuzenduta dago, Jerusalemera hain zuzen ere. Gidariak erakutsi dizkigu zenbait arrail daudela bai gangetan, bai hormetan, bai zutabeetan.
Ate batetik sartu baino lehen sarea eta kaskoa eman dizkigute, oraindik zenbait lekutan lanetan aritzen dira eta. Eskailera estu batetik “Paseo de ronda”ra igo gara eta Gasteizko iparraldea ikusi ahal izan dugu. Hemendik triforiora, lehen erromesak ibili edo lo egiten eta gaur gu izan gara han. Triforiotik ate nagusiraino jaitsi egin gara.
katedraleko sarrera nagusia nola zegoen margotuta eraiki zutenean erakutsi digute. Gainera, tinpanoetako irudiak zertarako balio zituzten, Biblian agertzen diren zenbait pasadizo jendeak ikas zitzan, argitu dizkigu.
Azkenik, diaporama batzuen bidez sarrera nagusia nola zegoen margotuta katedrala sortu zenetik.
Aktibitate erakargarria izan da.
| Antzinako harresiaa |
| Estolderia |
| Santa Maria enparantza |
| Andarren dorrea |
| Portalon |
No hay comentarios:
Publicar un comentario