sábado, 3 de diciembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA 2016



EUSKARAREN EGUNA 2016
Gaur, abenduak 3a, Euskararen Eguna ospatzen da mundu osoan, baina guk atzo gure eskolan, Luis Elejalde-Rogelia de Alvaron ospatu genuen.
Arratsaldeko hiru eta erdietan  5. eta  6.  ikaskideok  sugea eginez,  eskolako ikasle guztiak zuzendu genituen jolastokira.
Mailaz maila kokatu genuen gure burua, baina 6.  mailetakook HHko ikasleekin egon ginen dantza egin ahal izateko.
Dantzatu genuen lehenengo abestia Joselu anaien “Baietz atera” izan zen. Bigarrena “Txulalai”, zenbait momentutan aldakekin indar gehiegi erabili zen. Beranduago “Ikusi mendizaleak” abestu genuen eta bukatzeko “Baietz atera” berriro dantzatu zen.
Gero denbora librea izan zen, eta jolastokian zeuden eroritako hostoak hegaz egiten hasi ziren eta batzuei lepotik sartu zitzaizkien.
Eguzkia indarra galduz zihoan eta hotza handitzen hasia zenez, lau eta erdietan ikasgeletara itzuli ginen.













































No hay comentarios:

Publicar un comentario