Gaur, apirilaren
14an, idazle bat etorri da guregana, Txabi Arnal izenekoa.
Paraninfoan,
laugarren, bosgarren eta seigarren mailetakoak bildu egin gara Txabiren istorioak
entzuteko.
Hasieran, “Hurbil”
ipuina irakurri du, eta hau entzun ondoren, berak idatzitako “Hiru ahizpa
lapurrak” liburua, irakurri egin digu bere doinuarekin.
Eta bukatzeko
hasikin edo primizia bezala, atzo bertan bukatu zuen ipuina irakurri du. Une
honetan behin-behineko izenburua du “ZUM”.
Ipuin honetan “Don
Máximo Terco” pertsonaia agertzen da eta berak bete nahi duen helburuari ekiten
dio. Bere helburua “Planetako txokorik urrunenera heltzea” da. Martinak, bere
herenilobak, lortzen du ailegatzea eta han bertan” Zum” herria sortzen du …. jarraipena liburu-dendetan dagoenean jakingo
dugu.
Eskerrik asko,
Txabi!!!! Datorren urtean elkar ikusiko dugu berriro.
Beste bat arte
No hay comentarios:
Publicar un comentario