Gaur, martxoaren
13an, Udaletxeak antolatzen duen bisita bat egin dugu Udaletxera. Goizeko 9 t’erdietan Montehermoso jauregian geunden bisita
gidatuari hasiera emateko. Han, gure gidaria izango zena, Cristina, zain
zegoen. Jauregian bertan zer den udalerria eta zer den udaletxea azaldu digu.
Gero jauregitik irten gara eta Alde Zaharreko gizarte-etxe aurrean zertarako
balio duten eraikuntza hauek jakin ahal izan dugu.Handik, aitzinako “Depósito
de Aguas” –etara joan gara eta lehen nondik zekartzaten urak esan digu.Beranduago,
suhiltzaileek zeukaten tokian eta Matxete enparantzan egon eta handik AndreMari Zuriaren enparantzara joan gara. Aitzinean, han, azoka antolatzen zela enteratu gara. Bukatzeko
Enparantza Berria eta udaletxea bisitatu ditugu eta plenoa antolatu egin da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario