KORRIKA TXIKIA 2017
Apirilaren 6an, ostegunean, Luis
Elejalde-Rogelia de Álvaro ikastetxeak parte hartu zuen AEKak antolaturiko Korrika
Txikian. Lehen Hezkuntzakook arratsaldeko hiru eta erdietan guri zegokigun
tokian geunden. Kontserbatorioaren aurrean, hain zuzen ere. Seigarren eta
bosgarren mailako bi ikaslek lekukoa hartu zuten eta Gasteizko hiribidea kalean zehar
“hemen gaude euskararen alde” “tipi tapa badator Korrika” eta halako leloak
oihukatzen ziren korrika egiten genuen bitartean. Europa Jauregian Luis Dorao
ikastetxeko beste bik hartu zuten lekukoa eta gu ikastetxera itzuli ginen.Gure ikastetxeko jolastokian denbora libre izan genuen musika entzuten ari ginen bitartean eta lau buruhandien presentziarekin disfrutatu genuen
Eguraldi ona izan genuen.



















No hay comentarios:
Publicar un comentario