EUSKARAREN ASTEA 2017
Aste honetan, apirilaren
lehenengoa, euskararen astea ospatu dugu Luis Elejalde-Rogelia de Álvaro
ikastetxean. Astean zehar unitate didaktikoan agertzen ziren zenbait aktibitate
landu ditugu: “Zirkorrika” abestiaren hutsuneak bete, Korrika histoariaren
zehar izan dituen abestiak baloratu, bideoak ikusi, e.a.Ostegunean Korrika Txikian parte hartu genuen, eta ostiralean, arratsaldea erabili genuen herri-kirolak praktikatzeko.
Arratsaldeko hiru eta erdietan 5. B ikasgelatik hasi eta sugea eginez Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak eraman genituen jolastokiraino.
Jai Batzordekoek antolatu zituzten txoko ezberdinak: esku-pilota, txingak, soka-tira, txalaparta, zaku-lasterketa, baina zakurik gabe, zozkor-apustu, uztaiak eta aurpegiak margotu. Ikasleok txoko batetik bestera gindoazen gelditu gabe. Noski pertsonaia gurekin egon zen eta euskararen alde zegoela adierazi zigun.
Bostak laurden gutxitan, bozgorailuetan ikasgeletara itzultzeko unea heldua zela azaldu zigun musikak. Horrela amaitutzat eman genuen astea.
Kontutan izan behar dugu beti Joxean Arzek esan zuena:
"Hizkuntza bat ez da
galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako
baizik",
Hurrengora
arte.










































