martes, 31 de enero de 2017

BISITALDIA KOLDO MITXELENA INSTITUTUAN



BISITALDIA KOLDO MITXELENA INSTITUTUAN
Gaur, urtarrilaren 31an, gonbidatuak izan gara datorren ikasturtean izango garen institutua ezagutzera. Goizeko hamaiketan bildu gara institutuko sarreran. Landazuri ikastolako ikasleen zain izan gara, baina agertu ez direnez hasiera eman diogu guk bisitaldiari. Lehenengo, DBHko 2.mailako ikasleek , antzerkia ikasgaia aukeratu dutenek, “Edurnezuri” ipuina moldatua antzeztu digute. Eszenatokian ikasle ohiak izan zirenak, Jon eta Maider ikusi ahal izan ditugu. Jarraian, tourra  egin dugu institutuan zehar, laborategia, informatika gelak, teknologia gela, …. Gimnasioa eta polikiroldegia ikusi ahal izan ditugu. Horrela,  amaitutzat eman dugu bisitaldia.




























No hay comentarios:

Publicar un comentario