BISITALDIA KOLDO MITXELENA INSTITUTUAN
Gaur, urtarrilaren 31an,
gonbidatuak izan gara datorren ikasturtean izango garen institutua ezagutzera. Goizeko
hamaiketan bildu gara institutuko sarreran. Landazuri ikastolako ikasleen zain
izan gara, baina agertu ez direnez hasiera eman diogu guk bisitaldiari.
Lehenengo, DBHko 2.mailako ikasleek , antzerkia ikasgaia aukeratu dutenek, “Edurnezuri”
ipuina moldatua antzeztu digute. Eszenatokian ikasle ohiak izan zirenak, Jon
eta Maider ikusi ahal izan ditugu. Jarraian, tourra egin dugu institutuan zehar, laborategia,
informatika gelak, teknologia gela, …. Gimnasioa eta polikiroldegia ikusi ahal
izan ditugu. Horrela, amaitutzat eman
dugu bisitaldia.






















