martes, 7 de abril de 2015

SALBURUA



SALBURUA
Martxoaren 13an, ostiralean, Salburuara abiatu ginen Gasteizko udaletxeak antolatzen duen ekintza batean parte hartzeko.
Hasiera nahiko traketsa izan zen, autobusa ez zetorren eta. Berrogei minutu beranduago heldu ginen eta bi taldetan banatu beharrean talde osoa elkartuta aritu ginen.
Ekintzaren lehenengo partea Salburuaren urmaelen konposizioaz izan zen, geruzaz  hain zuzen ere, buztina, legarra, lurra, …
Geroago, hamaiketako egin eta amaitu genuenean gela batean sartu ginen, bideo bat ikusi eta burruntziaren fasez hitz egin ziguten, baita jokoak ere.
Hurrengoa bazkaria izan zen, eta ordu bietan ekintzaren azken atala . Parkean zehar ibilbidea egin genuen, bakoitzak bilatu behar zuen emandako argazkian agertzen zen irudia, bai zuhaitzak, bai loreak, bai animaliak, …
Azkenean behatokira iritsi ginen eta  han utzi zizkiguten prismatikoekin  oreinak, zikoinak, ahateak e.a. ikusi ahal izan genituen.
Horrela amaitu zen ekintza, zoritxarrez aurreko egunetan izandako eguraldia ezin izan genuen gozatu, eta hotza eta zenbait unetan euria izan genuen.




























































No hay comentarios:

Publicar un comentario