domingo, 26 de abril de 2015

SAN PRUDENTZIOREN ERRETRETA



SAN PRUDENTZIOREN ERRETRETA
Tuntunarekin turuten doinua
gure zaindariaren eguna (berriz)
Arabatarrok egun honetan,
elkartzen gara alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.
































Ostiralean, apirilaren 24an, San Prudentzioaren erretreta ospatu genuen. Ikastetxeko ikasle guztiok patiora jaitsi ginen eta Kike maisuak erritmoa zuzenduz, erretreta jo genuen danborrekin baita txirularekin ere. Datorren urtean berriro!!!!!

martes, 7 de abril de 2015

KORRIKA TXIKIA



KORRIKA TXIKIA
Martxoaren 26an, ostegunean, Luis Elejalde-Rogelia de Alvaro ikastexeak parte hartu zuen AEKako Korrika Txikian. Lehen Hezkuntzakook arratsaldeko hiru t’erdietan guri zegokigun tokiak geunden. Paraguay eta Arriagako Kofradia kaleen artean dagoen bidegurutzean hain zuzen ere. Seigarren mailako bi ikaslek lekukoa hart zuten ata Arriagako Kofradia kalean zehar “hemen gaude euskararen alde” “tipi tapa badator Korrika” eta halako leloak oihukatzen ziren korrika egiten genuen bitartean. Divino Maestro eskolan beste bik hartu zuten lekukoa eta gu ikastetxera itzuli ginen.
Eguraldi kaxkarra izan genuen, euria egin zuen eta.









SALBURUA



SALBURUA
Martxoaren 13an, ostiralean, Salburuara abiatu ginen Gasteizko udaletxeak antolatzen duen ekintza batean parte hartzeko.
Hasiera nahiko traketsa izan zen, autobusa ez zetorren eta. Berrogei minutu beranduago heldu ginen eta bi taldetan banatu beharrean talde osoa elkartuta aritu ginen.
Ekintzaren lehenengo partea Salburuaren urmaelen konposizioaz izan zen, geruzaz  hain zuzen ere, buztina, legarra, lurra, …
Geroago, hamaiketako egin eta amaitu genuenean gela batean sartu ginen, bideo bat ikusi eta burruntziaren fasez hitz egin ziguten, baita jokoak ere.
Hurrengoa bazkaria izan zen, eta ordu bietan ekintzaren azken atala . Parkean zehar ibilbidea egin genuen, bakoitzak bilatu behar zuen emandako argazkian agertzen zen irudia, bai zuhaitzak, bai loreak, bai animaliak, …
Azkenean behatokira iritsi ginen eta  han utzi zizkiguten prismatikoekin  oreinak, zikoinak, ahateak e.a. ikusi ahal izan genituen.
Horrela amaitu zen ekintza, zoritxarrez aurreko egunetan izandako eguraldia ezin izan genuen gozatu, eta hotza eta zenbait unetan euria izan genuen.