EUSKARAREN EGUNA
Gaur, abenduaren 3an, Luis
Elejalde - Rogelia de Álvaro ikastetxean “EUSKARA DA EUSKAL HERRI” lelopean “Euskararen
eguna” ospatu egin dugu.Hamarretan, Noski, gure maskota, martxan jarri da euskararen jakiteak ikastetxe honetako ikasle guztien artean sakabanatzeko. Hamar t’erdietan, klasetik atera gara eta kalejira moduan gure atzetik etorri dira ikastetxeko ikasle guztiak, Hamelingoak izango bagina bezala. Jolastokian korroan jarri gara “Euskara da Euskal herri” abestia dantzatzeko. Hau egin ondoren, taldeka hasi gara jokoak egiten: soka-tira, txingak, zaku-lasterketa, zozkor-apustu, zapia eta txalaparta.
Kontutan izan behar dugu Joxean Arzek esan zuena:
"Hizkuntza bat ez da
galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako
baizik",
No hay comentarios:
Publicar un comentario