miércoles, 16 de abril de 2014

XXVI. IRAKURKETA MARATOIA



XXVI. IRAKURKETA MARATOIA

Gaur, apirilaren 16an, XXVI. IRAKURKETA MARATOIA ospatu da Ikastetxean. Urtero egin dugun bezala etxetik ekarri dugun liburuaz eskolako Paraninfora jaitsi gara eta han ordu erdi bat izan gara irakurtzen. Ez gara bakarrik egon, zenbait guraso eta  Koldo Mitxelena Institutuko ikasleak ere etorri dira irakurtzeko. Txikienak ezik, ikasle guztiok pasa egin gara Paraninfotik momentu atsegin eta lasaiak egoteko.
Datorren ikasturtean berriro!!!
 











lunes, 14 de abril de 2014

TXABI ARNAL idazlea




Gaur, apirilaren 14an, idazle bat etorri da guregana, Txabi Arnal izenekoa.
Paraninfoan, laugarren, bosgarren eta seigarren mailetakoak bildu egin gara Txabiren istorioak entzuteko.
Hasieran, “Hurbil” ipuina irakurri du, eta hau entzun ondoren, berak idatzitako “Hiru ahizpa lapurrak” liburua, irakurri egin digu bere doinuarekin.
Eta bukatzeko hasikin edo primizia bezala, atzo bertan bukatu zuen ipuina irakurri du. Une honetan behin-behineko izenburua du “ZUM”.
Ipuin honetan “Don Máximo Terco” pertsonaia agertzen da eta berak bete nahi duen helburuari ekiten dio. Bere helburua “Planetako txokorik urrunenera heltzea” da. Martinak, bere herenilobak, lortzen du ailegatzea eta han bertan” Zum” herria sortzen du ….  jarraipena liburu-dendetan dagoenean jakingo dugu.
Eskerrik asko, Txabi!!!! Datorren urtean elkar ikusiko dugu berriro.
Beste bat arte