jueves, 13 de marzo de 2014

UDALETXEA, BISITA GIDATUA




Gaur, martxoaren 13an, Udaletxeak antolatzen duen bisita bat egin dugu Udaletxera. Goizeko 9 t’erdietan  Montehermoso jauregian geunden bisita gidatuari hasiera emateko. Han, gure gidaria izango zena, Cristina, zain zegoen. Jauregian bertan zer den udalerria eta zer den udaletxea azaldu digu. Gero jauregitik irten gara eta Alde Zaharreko gizarte-etxe aurrean zertarako balio duten eraikuntza hauek jakin ahal izan dugu.Handik, aitzinako “Depósito de Aguas” –etara joan gara eta lehen nondik zekartzaten urak esan digu.Beranduago, suhiltzaileek zeukaten tokian eta Matxete enparantzan egon eta handik AndreMari Zuriaren enparantzara joan gara. Aitzinean, han,  azoka antolatzen zela enteratu gara. Bukatzeko Enparantza Berria eta udaletxea bisitatu ditugu eta plenoa  antolatu egin da.

























martes, 4 de marzo de 2014

2014ko INAUTERIAK



2014ko Inauteriak
Joan den asteko ostiralean, otsailaren 28an, Luis Elejalde-Rogelia de Alvaro ikastetxean urte honetako Inauteriak ospatu ziren. Arratsaldeko 3 t’erdietan 6. Mailako ikasleak haien klaseetatik irten ziren eta pasabideen zehar maila guztietako ikasleak irten ziren haien mozorroz Inauteriak ospatzera. Eguraldi kaxkarra egiten zuen eta kalejira ezin izan ospatu. Ikasleek idatzitako gogo txarrak erre egin ziren patioan euripean. Gero polikiroldegian “Txula-lai” dantza egin zuten eta bukatzeko txokolate bizkotxoekin askaldu egin zen.