jueves, 15 de junio de 2017

ARANTZAZU-URBIA TXANGOA 2017

ARANTZAZU-URBIA TXANGOA 2017

2017ko ekainaren 12an  Luis Elejalde - Rogelia  de Alvaro ikastetxeko 3. zikloko ikasleak  goizeko 9an autobusa hartu zuten eta Arantzazura abiatu ziren ikasturte honetako azken txangoa egitera. Nahiz eta aurreko astean eguraldi kaxkarra izango zela, azkenik eguraldi aproposa izan zuten eta Urbiarako bidea lasaitasunez hartu zuten. Ailegatu bezain laster ikasleak sakabanatu ziren landetan. Han hamaiketako eta bazkaria hartu zuten, baina itzultzeko bidea hartu baino lehen landak garbitu behar izan zituzten. 





































BIZIESKOLA

BIZIESKOLA
Guk, Luis Elejalde-Rogelia de Álvaro ikastetxeko 6. Ako ikasleok, Bizieskola erakundeak antolatzen duen ekintzetan parte hartu genuen maiatzaren 26an eta ekainaren 2an.
Lehenengo egunean eskolako jolastokian txirrindula kontrolatzeko abileziak ikasi egin genituen, baita kalean zehar nola ibili behar genuen.

Bigarren egunean praktikan jarri genuen eskolan ikasitakoa. Zaramagako Laudio plazaraino heldu ginen eta han hamaiketakoa hartu eta zenbait ariketa egin genuen.