sábado, 25 de marzo de 2017

SALBURUA 2017



SALBURUA
Martxoaren 17an, ostiralean, Salburuara abiatu ginen Gasteizko udaletxeak antolatzen duen ekintza batean parte hartzeko.
Aurten, problemarik gabe, autobusa gure zain zegoen, eta 20 minutu itxoin behar izan genuen Ataria irekia izan arte. Hasi bezain pronto 3 taldetan banatuak izan ginen. Talde bat kate trofikoarekin hasi ziren, bigarrenak, lurrarekin esperimentua egin zuen. Guk, ordez, parkean zehar ibilbidea egin genuen. Hegaztien soinuak, zuhaitz mota eta parkean entzun ditzakegun soinuak antzeman.  Tartean, hamaiketakoa hartu genuen eguzkipean, egoera ezin hobea izan zen. Azkenean,  han utzi zizkiguten prismatikoekin  oreinak, zikoinak, ahateak e.a. ikusi ahal izan genituen.
Atarira iritsi ginenean, kate trofikoarena egin genuen. Hurrengoa bazkaria izan zen, eta une erlaxatua izan zen.
Geroago, bazkaria amaitu genuenean gela batean sartu ginen, bideo bat ikusi eta burruntziaren fasez hitz egin ziguten, baita jokoak ere.
Ekintzaren bukaera Salburuaren urmaelen konposizioaz izan zen, geruzaz  hain zuzen ere, buztina, legarra, lurra, area …
Horrela amaitu genuen parkean, eta ikastetxera itzuli ginenean Txopinka jolasten aritu ginen.