lunes, 16 de febrero de 2015

2015eko INAUTERIAK



2015eko Inauteriak
Joan den asteko ostiralean, otsailaren 13an, Luis Elejalde-Rogelia de Alvaro ikastetxean urte honetako Inauteriak ospatu ziren. Arratsaldeko 3 t’erdietan 6. Mailako ikasleak klasetik irten ziren eta pasabideen zehar maila guztietako ikasle mozorroturik bildu zituzten Inauteriak ospatzeko. Aurreko astean izan genituen elurteak zirela eta,  ezin izan genuen kalejira ospatu jolastokian, patio erdia baino gehiago izozturik zegoelako. Jolastokiko terrazan dantza egin zuten,  ondoren, ikasleek idatzitako gogo txarrak erre egin ziren patioan, eta ez iaz bezala, aurten, haizearen laguntzaz oso azkar erre egin zen panpina. Bukatzeko txokolate bizkotxoekin askaldu egin zuten, batzuek bi aldiz, hiru aldiz, ….










































 

Argazki gehiago