SANTA MARIA KATEDRALA
Gaur, azaroaren 13an, Luis Elejalde -
Rogelia de Álvaro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok Santa Maria
katedralera joan gara bisita gidatua egitera.Bederatzi t’erdietan Brullerias enparantzan geunden bisitari hasiera emateko. Katedralean Cuchilleria kaletik sartu gara, eta eman dizkiguten lehenengo bi gauzak sarea eta kaskoa izan dira, oraindik zenbait lekutan lanetan aritzen dira eta. Han, bideo bat ikusi egin dugu, nola zegoen Vitoria-Gasteiz katedrala eraiki baino lehen. Bideoa komentatu ondoren ibilbidearekin hasi gara. Lehena, Katedralaren zimenduak nola daude eraikita ikusi ahal izan dugu. Gero eskailera batetik aldarera igo gara. Bere oinplanoa gurutze latindarra da eta aldarea ekialderantz zuzenduta dago, Jerusalemera hain zuzen ere. Gidariak erakutsi dizkigu zenbait arrail daudela bai gangetan, bai hormetan, bai zutabeetan.
Azalpena entzun ondoren eskailera estu batetik “Paseo de ronda”ra igo gara eta Gasteizko iparraldea ikusi ahal izan dugu. Hemendik triforiora, lehen erromesak ibili edo lo egiten eta gaur gu izan gara han. Triforiotik korura eta han dagoen organoa baloratu egin dugu. Korutik elizako oinplanoa “aire”-perspektibatik aztertu dugu, baita katedralean dauden beirateak ere.
Azkenik elizpera iritsi gara, eta katedraleko sarrera nagusia nola zegoen margotuta eraiki zutenean erakusti digu. Gainera, tinpanoetako irudiak zertarako balio zituzten, Biblian agertzen diren zenbait pasadizo jendeak ikas zitzan, argitu dizkigu.
Aktibitate erakargarria izan da, baina ikasle guztiek ez dute baloratu ekintzak berak merezi zuen moduan.