NATURA-ZIENTZIAK MUSOA
Urriaren 15ean, Luis Elejalde -
Rogelia de Alvaro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok Natura-Zientziak
museora zuzendu ginen, Otxanda dorrean aurkitzen denera, hain zuzen ere.Hamarretan atean geunden eta aurkezpena egin ondoren monitoreak bideo batez lagunduta azalpenak egiten hasi zen. Hasieran duela milioi urte nola zegoen Araba, lur gehienak ur azpian zeuden. Pangea kontinentetik nola sortu ziren gaur egungo kontinenteak. Aipatu zen hirugarren gaia anbarrena izan zen. Araban, Urizaharran herrian, anbar-aztarnategian aurkituak izan diren anbarrak. Horiei esker ezagutu ahal dugu nolakoa zen landaredia, fauna, …
Bigarren pisuan, fosilak beira-arasan edo bitrinetan ikus genitzakeen, eta zenbait fosil eskuetan eduki ahal izan genituen, itsalakatz, barraskiloa, txirla, marrazoaren hortza, …
Azkenik, tailer moduan, kartulinaz, Tyrannosaurus rex dinosauruaren burua egin behar izan genuen.
Ekintza erakargarria izan zen.