AUTOBABESA IKASTETXEAN: BIDE ETA SUTEEN AURKAKO SEGURTASUNA
Maiatzaren 14an, Luis Elejalde -
Rogelia de Alvaro ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Herritarren
segurtasuna dagoen egoitzara abiatu ziren Gasteizko udaletxeak antolatzen zuen
ekintzan, “Autobabesa ikastetxean: Bide eta suteen aurkako segurtasuna”, parte
hartzera.
9:10etan autobusa hartu eta
Agirrelandara jo zuten. Han Inma, bere gidaria izango zena; beren zain zegoen.
Ikusi-entzumenezko gelan suari buruzko marrazki bizidun pelikula bat ikusi
zuten. Geroago, suhiltzaileek burutzen dituzten lanetaz “power point”a ikusi
zuten.
Hamarrak eta laurdenetan bi talde
sortu dira. Talde bat Gurutzerekin, eta bestea Inmarekin. Gurutzeren taldeak
hiri-zirkuitu batera jo zuen eta han zirkulazio arauak errespetatu behar izan
zituzten. Batzuk txirrinduaz eta bestek motor elektrikoz ibili ziren.
Inmaren taldeak suhiltzaileen
instalazioak ikusi ahal izan zituzten, baita kamioi ezberdinak (salbamendukoak,
eskailerakoak, bonbakoa, …)
Hamaiketan, hamaiketakoa hartu
dute eta ordu laurden bat igaro ondoren, taldeek ekintza aldatu zuten.
Hamabietan
ekintzak bukatutzat eman ziren eta bakoitzak oparitutako kapela gorriaz etxera
joan ziren
 |
| Praktikak egiteko dorrea |
 |
| Salbamendurako kamioia |
 |
| Maskara eramangarria |
 |
| Bonba kamioia |
 |
| Eskailera kamioia |
 |
| Barra |
 |
| Oxigeno botilak |
 |
| Piszina |