Gaur, Agate Deunaren
bezperan, urtero egiten dugun bezala eskolatik irten gara Agate Deunaren koplak
abestera. Haur Hezkuntzako ikasleek eta Lehen Hezkuntzakook parte hart egin
dugu ekintza honetan. Bi lekutan abestu
dugu, bata Eskolaren aurrean dagoen plazan eta bigarrenean, eta aurten
lehenengo aldiz, Paraguay eta Nikaragua kaleetako
ertzean abesteari ekin diogu.
Ikasle guztiok
Agate Deunaren koplak kantatu ditugu, eta gero 6. Mailetakoek, Iñaki
bertsolariak sortutako bertsoak bota egin dituzte, baita beste kopla, Santa
Yageda deitua, ere.
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.