sábado, 9 de noviembre de 2013

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA


GARDELEGIKO HONDAKINDEGIAN
Atzo, azaroaren 8an, Luis Elejalde-Rogelia de Alvaro ikastetxeko 5.mailako ikasleak Gardelegiko hondakindegira abiatu ginen.
Han, hondakindegian, zein trataera ematen zaion gure gizarteak sortzen duen hondakinari erakutsi egin ziguten.
Gardelegira heldu ginenean, 3 taldetan banatu gintuzten eta zarama botatzen den zuloak ikusi ahal izan genituen. Zulo hauek plastikozko geruza bat daukate beren hondoetan. Plastiko hauen funtzioa zaborrak darion likidoa lur azpiko uretara ez iristea. Zulo hauek zenbait geruzez beteko dira, normalean lurra, zaborra, lurra, zaborra, e.a.
Zulo hauetatik zenbait hodi beltzak ateratzen ziren, eta biogas zentral txiki batera zuzentzen ziren. Han azaldu ziguten hodi horietatik metano gasa igarotzen direla, eta gas honekin itsasontzi bateko motorra martxan ipintzen da, eta honek elektra-indarra sortzen du. Gainera, zenbait animalia mota ikusi ahal izan genuen, haien artean kalatxoriak eta putreak. Hango langile baten arabera hondakindegian zikoinak, miruak, orkatzak, azeriak, basurdeak, eperrak, e.a. ikus daitezke ere.
Gero muino batera eraman gintuzten eta muino hura zaborrez egindakoa zen, han tximinia eta hodi beltzak ikus genitzakeen.
Hemendik leku batera joan ginen eta han usain higuingarria zegoen, ur lixibiatuarena zela komentatu ziguten. Zaborra usteltzen ari denean bai gasa (metano) bai likidoa (ur lixibiatua) sortzen dira eta ur hauek Krispiñanako araztegira zuzentzen dira garbitzeko.
Geroxeago hamaiketakoa egin genuen.Bukatu genuenean joko bat jolastu genuen, txinga-eroate bezalakoa zen, azkenean, zenbait produktu zegokien ontzietan kokatu behar genuen.
Gainera, organikoak ez diren produktuekin zein birziklapena egin behar den, produktu hauen artean, elektratresnak, pinturak, pilak, eraikuntzetako materialak, e.a.
Azkenik, laborategira abiatu eta han lan egiten duen langilearekin egon ginen, eta berak egiten duen analisiez hitz egin zuen.
Irteera erakargarria izan zen.


Zuloak

Kalatxoriak
Biogas zentralean

Biogas zentralean

Zentraleko motorra

Putrea








Hodi hautatik gasa igarotzen da

Zaborraz egindako muinoa


Ur lixibiatua


Putreak
Hamaiketakoa

Hamaiketakoa

Hamaiketakoa

Hamaiketakoa

Hamaiketakoa

Hamaiketakoa

AZenbait ikaslek apunteak hartzen

Jokuak

Jokuak


Laborategian
Laborategian

Laborategian